Inauteriek lau hernaniar omenduko dituzte: Pili Lujanbio, Iñaki Apezetxea, Joaki Lujanbio eta Joxe Amondarain

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 3a, 01:00

Inauteriak bihar hasiko di­ra Hernanin eta jaiei ekiteko, lau hernaniar omenduko di­tuz­te: Pili Lujanbio, Iñaki Ape­ze­txea (Txatxon), Joaki Lu­­jan­bio eta Joxe Amonda­rain. Hori 15:15e­tan izango da, Plazan. Ja­­rraian, eskola umeak aterako di­ra Uru­mea ikastola eta La­gu­nak txarangarekin. Behin jaiak hasita, bost egunetan ekintza uga­riz gozatzeko auke­ra izango da: erral­doi eta buruhaundi­ak, eus­ko diskoteka, pelota, Aze­­ri Dan­tza, Mozo­rro Festa, txaranga,  Konpar­tsa, musika, dantza...

Parte hartuta,
saria lortzeko aukera

Jai Batzordeak herritarrak Inau­terietan parte hartzea nahi du eta helburu horrekin, Sari Berria egitasmoa izango da aurten ere. Hiru modutan irabazi daiteke saria: jende gehien biltzen duen elkartea izanda; etxeko balkoia gehien apainduta; edo eskaparatea gehien apainduta. Saria lortzeko, martxoaren 15erako argazkia utzi behar­ko da Biterin. Jai Batzor­deak plaka eta mariskada oparituko die hiru arlo  ho­riek hoberen lan­du dituztenei.

Foto Forumek, argazkiak

Aurten, berrikuntza moduan Fo­to Forum Hernani elkarteak ar­gazkiak aterako dizkie egitarauko ekintzei eta bertan parte har­tzen dutenei. Argazki ho­riek Hernaniko dendetan jarriko di­ra ikusgai, baita Foto Forum el­kar­tearen web orrian ere: http//:www.forumherna­ni.org/. Ber­tatik argazkiak jaisteko aukera izango da. Horrez gain, ar­gaz­kien kopiak Torres eta Etxa­rri argazki dendetan lortzeko aukera izango da.

Gazte Asanbladak, bazkaria
Gazte Asanbladak Inauteriak os­­patzeko bazkaria antolatu du larunbatean. Txartelak salgai di­ra betiko tabernetan, 10 euroan. Prezioaren barruan sar­tzen dira bazkaria eta goizeko poteoa.

Mozorro Festa, larunbatean

Urtero bezala, Inauterien ba­rru­an, Mozorro Festa izango da la­run­batean 19:00etan Atse­ginde­gin. Gazteek, musikaren ingu­ru­an zerbait prestatu eta jende aurrean erakusteko auke­ra izango dute.

Dendari eta
ostalariak hippyz

Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak aurten mozorrotzeko aukeratu duen gaia honakoa: 60ko hippyak. Elkar­teko kideei animatzeko dei egiten diete, mozorrotuz eta eskaparateak apainduz.

Zamalanetan, ordu aldaketa

Inauterietan, zamalanetarako ordutegi be­re­­zia izango da: la­­run­batean 06:00e­­­­tatik 09:30e­tara izango da, eta astelehenean, 06:00etatik 09:30etara eta 11:30etatik 13:30etara.

HERNANIKO INAUTERIAK 2011
Martxoak 4, ostirala:
15:15etan, Jaien hasiera Plazan.
Pili Lujanbio, Iñaki Apezetxea (Txatxon), Joaki Lujanbio eta Joxe Amondaraini omenaldia. Jarraian
eskola umeak aterako dira Urumea ikastola eta Lagunak txarangarekin.
17:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña eta Musika Eskolako dultzainerokein.
17:30etan, Eusko diskoteka
Plaza Berrin.
21:00etan, Pelota: VIII. Berria Txapelketa, frontoian.

Martxoak 5, larunbata:
10:00etan, Azeri dantza.
11:00etan, Betikoak txaranga.
11:30etan, Haurrentzako poniak  
eta zezen
txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00etan, Ezpeletako txaranga.
San Joan Konpartsa.
13:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza
taldearekin.
17:00etan, Haurrentzako
emanaldia kalean.
18:00etan, Betikoak txaranga.
18:00etan, Mozorro Festa Atsegindegin.
00:00etan, Betikoak txaranga.

Martxoak 6, igandea:
11:00etan, Betikoak txaranga.
12:00etan, Konpartsaren irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, Inmakulada ikastetxea eta Elizatxo ikastola.
17:00etan, Haurrentzat emanaldia: ‘Zirkoa ezagutuz’ Potxin eta Patxinekin Atsegindegin.
18:00etan, Betikoak txaranga.
19:30etan, Musika Eskolako
trikitilari eta
dultzaineroak.

Martxoak 7, astelehena:
09:00etan, Diana Musika Eskolako ikasleekin.
10:00etan, Azeri dantza
gaztetxoentzat.
11:30etan, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00etan, Haurrentzat tailerrak Atsegindegin.
16:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza
taldearekin eta Musika Eskolako
dultzaineroekin.
17:00etan, Haurrentzat emanaldia: ‘Zirika Zirkaos’, Atsegindegin.
18:00etan, Break dantza Scratch erakustaldia, Tilosetan.

Martxoak 8, asteartea:
18:30etan, Sardinaren ehorzketa.
*Foto Forum Hernani elkarteak Inauterietako ekintza
guztietan argazkiak aterako ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!