Inauteriek protagonismo haundia izango dute aurten ere martxoan, eta dagoeneko, hernaniarrak indarrak pilatzen ariko dira, jo eta su lau egun pasatzeko. Ostiralean hasi eta asteartean bukatu, Hernaniko bigarren festa nagusiak mozorrozaleentzat aukera bikaina jarriko du aurten ere (osteguneko Kronikan gehiago).
Dena dela, martxoan bada beste kultur eskaintzarik ere. Stoc Azoka, Kofradiaren Kapitulua... eta kontzertu, hitzaldi, erakusketa... txotx denboraldiak ere beteko du agenda martxoan.
Neguko arropa, merke
Atsegindegin Stock Azoka jarriko dute martxoaren 11n eta 12an, Hernaniko dendari eta merkatariek. Neguko azken arropak aterako dituzte kalera, denboraldi berria hastera dijoanean. Bigarren eskuko azoka, hilero bezala, azken larunbatean izango da, hilaren 26an.
Kontzertuak ere badira: Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabala ariko dira martxoaren 11n, Hernani’n Musik egitarauaren barruan. Txistulari Bandak hilaren 26an joko du, bi tronpeta-joleren laguntzarekin, eta Kalez Kale Kantarik kantu saioa egingo du Kaxkoan, martxoaren 12an.
Letrazaleak direnentzat: literatur solasaldiak, martxoaren 9an eta 15ean, eta ipuin kontaketa haurrentzat, martxoaren 29an.
Erakusketa berria jarriko du Musika Bandak, 150 urteko argazkiekin, eta margo erakusketa bukatu egingo da, martxoaren 7an.
Azkenik, Tolarea Kofradiak kofrade berriak izendatuko ditu, martxoaren 20an.
EGITARAU OROKORRA
- Martxoak 1: Sendabelar ikastaroa hasiko da Biterin, 19:00etan.
- Martxoak 4-8: Inauteriak.
- Martxoak 11: Hernani’n Musik. Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabala Biterin, 20:00etan.
- Martxoak 11-12: Stock Azoka, Berriak elkartearen eskutik. Atsegindegin.
- Martxoak 12: Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik, 12:00etan.
- Martxoak 25: Hitzaldia: Indiako emakumeen egoera. Biteri kultur etxean, 19:00etan.
- Martxoak 26: 2. Eskuko Azoka, Atsegindegin.
- Martxoak 27: Kontzertua: Txistulari Banda, bi tronpeta-joleren laguntzarekin. Milagrosan, 13:00ean.
- Martxoak 29: Ipuin kontaketa. Lupe Lekuonak, Udal Liburutegian, 17:30 (3-4 urte) - 18:00 (5-7 urte).
TXOTX DENBORALDIA
- Martxoak 20: Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiaren XVI. Kapitulua
- Martxoak 9: El Africano. Le Clézio. Jose Luis Canchok gidatuta. Udal Liburutegian, 19:30etan.
- Martxoak 15: Gerezi denbora Inazio Mujika. Ane Mayozek gidatuta. Udal Liburutegian, 19:30etan.
- Martxoak 7: Margo erakusketa bukatuko da. Julian Gómez. Biterin, 18:00-20:00.
- Martxoak 9 - apirilak 23: Argazki Erakusketa. Hernaniko Musika Bandak 150 urte. Biterin, 18:00-20:00.