francisco Goyak segituko du lehendakari lanetan Goiz Eguzki jubilatu etxean, beste bi urtez, eta beraz, bosgarren legegintzaldia hasiko du. Joan den astean zuten Batzar Nagusia, eta beste inor aurkeztu ez zenez, Goyak bere burua eskaini zuen beste bi urtez lehendakari lanetan jarraitzeko. Denen oniritzia jaso zuen Goyak, animoz ekingo dio legegintzaldi berriari.
Bazkide kuota igotzea ere erabaki zuten Batzarrean (8 euro urtean), eta 2010eko memoria eta balantze ekonomikoa ere onartu ziren.
Guztira, 150 bazkide izan ziren Batzarrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!