27 sagardotegi Eusko Labelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 1a, 01:00

Araudia bukatuta, eta onar­tzeko azken orraztuaren faltan, 2011n dastatu ahal izango da Labeleko lehenengo sagardoa, %100 Eus­ka­diko sagarrarekin egina.

27 sagardotegik azaldu dute interesa
Eusko Labe­leko sa­gardoa egiteko, eta aurten egingo dutenak 20 dira. Interesatuen artean daude Her­naniko Itsasburu eta Ipa­rragirre.

Aurten 800.000 litro inguru; potentziala, askoz haundiagoa
20 sagardotegik egin dute aurten Eusko Labelerako sa­gardoa. Espero dute, aurten 800.000 litro inguru sagardo aterako direla merkatura, %100 bertako sagarrarekin eginak eta Eusko Label zigiluarekin, baina potentziala askoz haundiagoa dela azaldu dute.
Izan ere, Euskadin, 2010­ean, sagardotarako 6-7 milioi kilo sagar izan direla jakinarazi dute, eta horrek esan nahi du 4-5 milioi litro sagardo bertako sagarrarekin egin direla. Baina, merkatuak eta prozesuak behar dituzten moldaketak kontuan izanda, sagardogileek ez dute kopuru guztiarekin hasi Eusko Labeleko bidea, zati batekin baizik.

Zertifikatua, Kalitatea Fundazioak emango dio
Kalitatea Fun­dazioak, Zer­ti­fi­kaziorako Entitate Kre­di­ta­tu den aldetik, inspekzio eta kontrolak egingo ditu sagastian, instalazioetan eta elaborazio prozesuan, Araudiak jartzen duenaren haritik.
Jarraian, Kalitatea Fun­da­zioa berak analisi fisiko-ki­mi­koak egingo ditu akreditatutako laborategi batean, sa­gardoak araudiak biltzen dituen kalitate parametroak betetzen dituela ziurtatzeko. Bukatzeko, Kalifikazio Ko­mi­teak, esango du sa­gardo hauek Eusko Labelerako onartuak direla.
Dastatzeak bihar hasiko dira, eta bertan izango dira sagardo munduko adituak: enologo, teknikari, sumelier, eta sagardogile.

EUSKO LABELA
27 sagardotegi


GIPUZKOA: 19
  • Iparragirre (Hernani)
  • Itsasburu (Hernani)
  • Aburuza (Aduna)
  • Aginaga (Usurbil)
  • Añota (Azpeiti)
  • Astarbe (Astigarraga)
  • Baleio (Oiartzun)
  • Bereziartua (Astigarraga)
  • Calonge (Igeldo)
  • Etxeberria (Astigarraga)
  • Eula (Urnieta)
  • Larrarte (Astigarraga)
  • Lizeaga (Astigarraga)
  • Ola (Irun)
  • Petritegi (Astigarraga)
  • Rezola (Astigarraga)
  • Saizar (Usurbil)
  • Urbitarte (Ataun)
  • Urkiola (Donostia)
BIZKAIA: 7
  • Etxebarria (Gatika)
  • Leartibai (Gizaburuaga)
  • Uxarte (Zornotza)
  • Axpe (Markina-Xemein)
  • Malgarrazaga (Gatika)
  • Kandi (Muxika)
  • Lakaerdi (Berriatua)
ARABA: 1
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!