Saharako elkartasun lasterketan izango da gaur Nekane Miner hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 28a, 01:00

Sahara Marathoiaren barruan antolatzen diren 4 lasterketa eta Sahara Bike Race bizikleta martxa izango dira gaur Tindoufen, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan. Euskal Herritik 39 lagun joan dira eta horien artean da Nekane Miner hernaniarra. 10km-ko lasterketan hartuko du parte. Helburua argi azaldu dute: «Sahara Herriaren egoera komunikabide guztietan zabaltzea, kanpamenduetan kirola sustatzea eta gure elkartasuna adieraztea, besteak beste».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!