Ojuel eta Gorrotxategik Euskal Herriko Txapelketa irabazita, historia egin dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 28a, 01:00

Paul Ojuel eta Aitor Go­rro­txategik Euskal Herriko Txa­pel­ketako finala jokatu zuten ostiralean, bigarren aldiz ja­rrai­an, eta oraingoan irabazita, historia egin dute; izan ere, Her­naniko pelota elkarteari irabazteko geratzen zitzaion txapelketa ofizial bakarra zen. Her­na­niarrek 22-16 irabazi zieten Ur­bieta II-Telletxeari. Ez zen partidu ona izan, baina Hernaniko pelotariek modu praktikoan jokatu zuten, aurkarien hutse­gi­teak aprobetxatuz eta beharrezkoa bakarrik arriskatuz. Ojuel eta Gorro­txategi San Franciscora joango dira datorren urtean, Euskal Herriko selekzioarekin.

Bi final, datorren larunbatean
Asteburu honetan, paleta go­man Euskal Herriko bi semifinal jokatu dituzte hernaniarrek eta biak irabazi di­­tuzte. Lehe­nen­go mailan, Amaia Irazus­ta­ba­rrenak eta Ariane Arrietak 30-28 irabazi zie­ten Contin eta Aris­torenari, eta bigarren mailan, Eli Pago­lak eta Maider Huizik 30-16 Men­txakatorre eta Gonzalezi. Bi bi­ko­te hernaniarrek, dagozkien finalak datorren larunbatean jokatuko di­tuzte, Zarau­tzen.
Horrez gain, Berria Txa­pel­ke­­tako partidua jokatu da Her­­nanin: Irurtzun 2/Iparralde 1.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!