Iñude eta Artzaiek beren lanak eginda eta Musika Bandak giroa jarrita, Inauteriak hemen dira!

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 28a, 01:00

Iñudeak, Artzaiak, globeroak, barkileroak, umezainak, sendagileak, alkatea, udal-idazkaria, argazkilariak... guztira 170 neska-mutil ibili ziren atzo Urumea ikastolak urtero antolatzen duen Iñude eta Ar­tzai­en konpartsan. Iñude bakoi­tzak ekarritako ume ba­koitzari sendagileek txertoa eman ondoren, Udal agintarien aurrean aurkeztu zituzten eta izenak erregistroan idatzita geratu ziren, garai batean egin ohi zen bezala. Egin beharreko lanak eginda, azken arin-arinarekin datorren urtera arte agurtu ziren Iñude eta Artzaiak, Inauteriei txanda emanez.
Eta horretarako giroa jar­tzen Musika Banda aritu zen, Inauterietako kontzertua eskai­niz. Hutsik egin ezin duten abesti tradizionalak jotzeaz gain, Kaldererotako bi abesti in­ter­pretatu zituzten, Elur Txori el­karteko zenbait kiderekin batera, omenaldi gisa.
Beraz, guztia prest da os­tiralean hasiko diren Inaute­rie­tarako!

Berriak elkartekoak hippyz
Berriak elkarteak aurtengo Inauterietarako aukeratu duen gaia honakoa: 60ko hippyak.

Zamalanetan, ordu aldaketa
Zamalanetarako ordutegi be­re­­zia izango da Inauterietan: la­­run­batean 06:00e­­­­tatik 09:30e­tara izango da, eta astelehenean, 06:00etatik 09:30etara eta 11:30etatik 13:30etara.

Hernaniko Inauteriak 2011 - Martxoaren 4tik 8ra
Martxoak 4, ostirala:
15:15etan, Jaien hasiera Plazan. Pili Lujanbio, Iñaki Apezetxea (Txatxoni), Joaki Lujanbio eta
Joxe Amondaraini omenaldia. Jarraian eskolako umeak aterako dira Urumea ikastolatik Lagunak txarangarekin.
17:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña eta Musika Eskolako dultzainerokein.
17:30etan, Eusko diskoteka Plaza Berrin.
21:00etan, Pelota: VIII. Berria Txapelketa,
frontoian.
Martxoak 5, larunbata:
10:00etan, Azeri dantza.
11:00etan, Betikoak txaranga.
11:30etan, Haurrentzako poniak eta zezen
txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00etan, Ezpeletako txaranga. San Joan Konpartsa.
13:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin.
17:00etan, Haurrentzako emanaldia kalean.
18:00etan, Betikoak txaranga.
18:00etan, Mozorro Festa Atsegindegin.
00:00etan, Betikoak txaranga.
Martxoak 6, igandea:
11:00etan, Betikoak txaranga.
12:00etan, Konpartsaren irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, Inmakulada ikastetxea eta Elizatxo ikastola.
17:00etan, Haurrentzat emanaldia: ‘Zirkoa
ezagutuz’ Potxin eta Patxinekin Atsegindegin.
18:00etan, Betikoak txaranga.
19:30etan, Musika Eskolako trikitilari eta
dultzaineroak.
Martxoak 7, astelehena:
09:00etan, Diana Musika Eskolako ikasleekin.
10:00etan, Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30etan, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00etan, Haurrentzat tailerrak Atsegindegin.
16:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin eta Musika Eskolako dultzaineroekin.
17:00etan, Haurrentzat emanaldia: ‘Zirika Zirkaos’, Atsegindegin.
18:00etan, Break dantza Scratch erakustaldia, Tilosetan.
Martxoak 8, asteartea:
18:30etan, Sardinaren ehorzketa.
*Foto Forum Hernani elkarteak Inauterietako ekintza
guztietan argazkiak aterako ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!