kartel egile aditua eta aritua da Iñaki Fernandez. Nafarroako Arre herritik hitz egin du Kronikarekin; Hernaniko Inauterietako kartel lehiaketa irabazi izanaren berri emateko. Ez du aurreneko saria, eta ziurrenik ezta azkena ere. 1990garren urtean «afizioz» hasi zen kartel lehiketetan parte hartzen, eta ordutik 300 kartel lehiaketa irabazi ditu; joan den urtean esaterako 26 sari jaso zituen. Hernanikoa egiteko bi ideia nagusi garatu ditu: batetik, Hernaniren ezaugarriren bat agertzea kartelean; kasu honetan Udala. eta bestetik inauterietakoa dela lehen begiratuan nabaritzea; inauterietako txapela jarri dio Udalari. Azken tokea kolore biziak erabiliz eman dio; inauterietako mozorroen imitazio gisa: «Hernaniren ordezkari nagusietako bat mozorrotu dut, Udala».
«Margotzeari utzi
eta kartelak egiten hasi
nintzen»
«Koadroak margotzen nituenean, asko bukatu gabe uzten nituen, ez nuen presiorik. Kartelak egiten hasi nintzenean berriz, entregatze data izanda, fetxa jakin baterako bukatu behar nituen; eta horrek lotu ninduen. Estatu mailako lehiaketa guztien berri izaten saiatzen naiz, eta ahal dudan guztietan hartzen dut parte; joan den urtean esaterako Bilbo eta Gasteizen finalista izan nintzen. Sariak irabazteak poza eta horretan jarraitzeko indarra ematen dit. Baina hala ere, zaletasun haundia dudalako egiten ditut».