300 haritz eta 200 gereziondo, Epelerrekako landare berriak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 27a, 01:00

AZKEN ia lau hamarkadetan lan haundia egin da Herna­nin baso berriak sortzeko, beti ere bertako zuhaitz espezieak landatuta. Urteak pasa ahala, antolatzaileak aldatzen joan dira, eta ordukoei erreleboa hartuta, Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak antolatu dituzte aurtengo eta azken urteetako edizioak.
Dozenaka hernaniar dira urtero-urtero zuhaitz bat landatzera animatzen direnak, eta horren adibide da atzo Epelerrekan egin zen Zuhaitz Eguna. 38garren edizioa izan zen, eta hasierako urte haietan ez bezala, ume zein helduek elkarrekin landatu zituzten zuhaitzak; kasu honetan haritz eta gereziondoak.
Gaztetxoenak autobusean inguratu ziren Epelerreka ingururaino, eta helduak oinez joan ziren, Plazatik abiatuta. Landaketa egin ostean, elkarrekin gerturatu ziren Ereñotzura eta bertan  hamaiketako bikaina egin zuten.
Egun pasa aproposa egin ostean, eguerdian, Ereño­tzutik autobusean itzuli ziren elkarrekin herrira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!