Rosi Talavera hernaniarra, Espainiako Kros Txapelketan gaur, Haron

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 27a, 01:00

Espainiako Kros Txapelketa jokatuko da gaur Haron (Errioxa) eta bertan izango da Rosi Talavera hernaniarra, Bidasoa A.T. taldekoa. Tala­ve­rak laugarren postuan bukatu zuen Euskadiko Kros Txapelketa eta gaurko txapelketarako pasea lortu zuen. Hernaniarrak 50 urte ditu eta orain dela urte batzutako «txispa» berdina ez duen arren, lehenengo 50 edo 60ren artean bukatzea du helburu. Denera, 538 atletek eman dute izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!