Hernanik Errege Kopako bigarren faseari ekin zion atzo Liceo Francesen aurka eta ez zuen nahi bezala hasi: 34-24 galdu zuen. Hernaniarrak zelaian ezin lekua aurkitu ibili ziren lehenengo zatian eta bigarrenean ondo aritu baziren ere, ez zuten lortu partiduari buelta ematea. Datorren asteburuan bueltako partidua jokatuko dute eta 10 tanto baino gehiagogatik irabazi beharra daukate Errege Kopan jarraitzeko. Aukerak badituztela azaldu diote Kronikari, izan ere hara joateko 5 orduko bidaia egin zuten atzo eta gainera baja batzuk ere bazituzten. Datorren astean haiek izango dira bidaia egin beharko dutenak eta baja batzuk bueltan izatea espero dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!