Arratsaldeetan ere zabalik

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 27a, 01:00

Martxoaren 1etik aurrera, Atez Ateko informazio bulegoak ordutegi berria izango du. Aurrerantzean herritarrek 10:00etatik 19:00etara jo ahal izango dute bertara. Ordutegi berria udako ordutegia ezarri bitarte mantenduko da. Udalak jakinarazi duenez, erabaki hori hartzearen arrazoia izan da, arratsaldean hainbat dei izan direla bulegoan eta horiei erantzun nahi diela Udalak. Emandako datuen arabera, abenduan eta urtarrilan 118 kontsulta izan dituzte bulegoan, 87 telefonoz eta 1 internetez. Arratsaldean, berriz, 103 dei izan dira, 31 telefono zenbaki ezberdinetatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!