Endika Alustizaren oroimeneko tiraldia izango da bihar Zeraingo Liztormendi bolatokian, goiz eta arratsalde: 10:00etatik 11:30etara eta 16:30etatik 17:30etara. Lehendakari Sariko bigarren tiraldia, berriz, datorren igandean izango da Gabirian. Joan den asteburuan jokatu zen aurrenekoa Usurbilen, eta M. Lizeaga urnietarra izan zen brila gehiena bota zituena: 48 hain zuzen. Lehenengo hernaniarra Ibon Miner izan zen 45 birlarekin. M. Arrospide, A. Miner eta M. Burugainek 44na brila bota zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!