‘Sagarraren ibilbidea’, korrika

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 26a, 01:00

txotx denboraldiaren ba­rruan, sagarra eta sagardoaren ibilbidea sortu zuten orain lau urte, eta urtero eta jende gehiago animatzen ari da, Sagar Lasterra herri krossera. Gaur da egun haundia. 11:00etan abiatuko dira Ibar­luze poligonotik, arraun el­kar­tetik, eta kiroldegiraino egingo dute korri; tartean 7 sagardotegi pasako dituzte: Goiko Lastola, Elorrabi, Ipa­rragirre, Altzueta, Otsua-e­nea, Olaizola eta Itsasburu.

Sergio Roman Hernanin izango da, Herri Lasterketen Ligako irabazlea

Sergio Roman hernaniarrak iaz egin zuen errekorra Sagar Lasterra proban (27:55), eta gaur ere bertan izango da, Kronikari jakinarazi dionez. Errekor be­rria egitea zaila izango duela dio Romanek, datorren astean 3.000 metroko lasterketa duelako, baina oso gorputzaldi onean omen da: «oso azkar joan beharra dago marka hori hobetzeko, eta indarrak gorde beharra daukat datorren asterako. Dena dela, iaz baino hobetoxeago nagoela esango nuke, eta saiatu gabe ez naiz geratuko. Ez da gutxiagorako, aurten Euskadiko Txapeldun izan da 1.500 metroan, txapeldunorde 3.000 metroan, eta San Ilario proba ere irabazi du. Horrez gain, Diario Vascok egiten duen Herri Lasterketen Liga ere berak irabazi du. Izena emateko aukera izango da, kiroldegian bertan, 09:15etatik aurrera, 10 euro ordainduta. Antola­kun­tzak bi autobus jarri ditu, kiroldegitik Ibarluzera: 10:10etan eta 10:30­etan.

Ibilbidea -8,7 km.-: Ibarluze-Lastola-Goiko Lastola- Elorrabi-Iparragirre-Altzueta-Loidi-Otsuenea-Eizmendi-Loidi- Osiñaga-Portu-Karabel-Landare- Florida-Sagastialde-Antziola-Marieluts-Kiroldegia

Inskripzioa: 09:15 ireki kiroldegian 10 euro
Autobusa: 10:10-10:30 kiroldegian
Irteera: 11:00 Ibarluzen

Lau errekorrak


Seniorrak: Sergio Roman 27:55; Cristina Arbues 33:04
Beteranoak: Jose Javier Cuadrado 29:11; Josune Tercero 33:38
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!