«bizi naizen herriaren iragana erakutsi nahi dut. Betidanik margotu izan ditut Hernaniko argazki zaharrak, Udalak, Biyokek edo Etxarrik utziak. Ez dira margo soilak, atzean asko dute. Gaur egungo gazteek bizi diren herria nolakoa zen jakitea nahi dut, hura ezagutzea bilatzen dut erakusketa honekin» hala azaldu dio Kronikari Julian Gomez margolari hernaniarrak. Hernaniren iragana erakusten duen margo erakusketa jarri du Biterin, ia 40 koadrorekin. Txikitatik datorkio afizioa, betidanik gustatu izan zaio margotzea, eta orduan erosi zizkioten bi koadroek eman diote horretan jarraitzeko ilusioa: «Sagastialden jaio nintzen, eta gaur egun ere han bizi naiz. Txikia nintzenean kiosko bat zegoen bertan, eta jabeak orduan margotutako bi koadro erosi zizkidan. Ikaragarrizko ilusioa egin zidan, eta gaur egun margotzen jarraitzearen arrazoietako bat hura da».
Erakusketa Biterin,
martxoaren 7ra arte
Astelehenean jarri zuen erakusketa, eta oso pozik dago izan duen harrerarekin. Adin tarte guztietako bisitariak hurbildu dira, baina garai hura bizitutakoak hurbiltzeak ilusio berezia egiten dio: «asko ikasten dut beraiekin. Marrazkietan ikusten dutena kontatzen didate, asko emozionatzen dira».
Erakusketa martxoaren 7ra arte egongo da, Biterin. y