Paletan asteburuan jokatuko diren bi partida nagusiak, semifinaletakoak izango dira. Batetik, lehenengo mailakoa jokatuko dute Irazustabarrenak eta Arrietak , Contin eta Aristorena nafarren kontra. Partidua Zaldibarren jokatuko da gaur, 16:00etan, eta oso berdindua izatea espero da. Bestetik, bigarren mailan, Pagola eta Huizik jokatuko dute Bizkaiako Mentxakatorre eta Gonzalez bikotearen kontra. Finalerdia Lizarrako pelotalekuan jokatuko da gaur 16:00etan, eta hernaniarrak faborito dira.
Pelotazaleek beste hitzordu bat ere badute asteburuan: Berria Txapelketako final zortzirenak jokatuko dira kiroldegian Irurtzun eta Iparraldearen artean. Irurtzungo taldea da aurrera egiteko faboritoa, nahiz eta iparraldeko seniorrren bikotea indartsu ari den. Partidua 17:00etan jokatuko da, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!