astearte iluntzean gainezka egin zuen Urumea ibaiak, eta ondorioz, Hernaniko beste hainbat gune bezala, Zubipe futbol zelaia urak hartu zuen. Uraren ondorioz zelaiak jasan duen kaltea nabarmena da oraindik, eta arduradunak Kronikari adierazi dionez, asteburu honetan ez da partidurik jokatuko bertan.
Zubipe garbitutakoan,
arazoa desagertzea
espero dute
Belar artifiziala aldatu beharrik ez izatea espero dute Hernaniko arduradunek. Ricardo Ramos lehendakariak Kronikari adierazitakoaren arebera, kalte gehiena Urumea inguruan egin du urak, baina garbitu ostean zelaia jokatzeko prest egotea espero dute. Bitartean, ez da partidurik jokatuko bertan.
Ondorioz, bertan jokatzekoak ziren bost partiduetatik hiru bertan behera geratu dira, tartean Erregional Ohorezko mailako taldeak jokatu behar zuena. Beste biak berriz, Emakumezkoen ligakoa eta jubeniletakoa beste zelai batzuetan jokatuko dira.
Emakumezkoen ligako taldeak Zarautzen kontra jokatuko du, Cesar Beniton, bihar 16:00etan.