Iñude eta Artzaietarako prest, konpartsako 170 neska-mutilak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 26a, 01:00

IÑUDE eta Artzaiak, glo­beroak, piruleteroak, barki­leroak, umezainak, senda­gileak, erizainak, argazkila­riak... ofiziodun neska-mutilik ez da faltako bihar Hernaniko kaleetan. Azken 17 urteetan egin duen bezala, Iñude eta Artzaien kon­partsa aterako du bihar Urumea ikastolak. Garai bateko ohitura berreskuratu, eta Urumea ikastolako 170 neska-mutilek Hernaniko kaleak hartuko dituzte bihar hura gogoratu eta antzez­teko asmoarekin.

Ekitaldi nagusia, Gudarien Plazan

Konpartsa eguerdiko 12:00­e­tan aterako da Urumea ikastolatik, eta Kaxkoko zen­bait kale igaro ostean, Guda­rien plazara iritsiko da (egu­raldi txarra egingo balu Atsegindegira). Bertan an­tze­ztuko dute eguneko eki­tal­di nagusia. Iñudeek ume­ak txertoak jartzera eraman­go dituzte. Ondoren, Uda­le­ko agintariei aur­keztuko diz­kiete banaka-banaka, izen abizenak erregistroan ida­tzita gera daitezen. Eguneko helburu nagusia beteta, festa eguna arin-arina elkarrekin dan­tzuta agurtuko dute. Se­gidan, konpartsako parte­hartzaile guz­tiak Urumea ikas­tolara itzuliko dira.

170 neska-mutilak hartuko dute parte bihar konpartsan

Urumeako 170 ikaslek osa­tuko dute Iñude eta Artzai­etako konpar­tsa. Horietatik 44 dantzariak izango dira, eta 57 danbor hotsak za­baltzeaz ardura­tuko dira. Gainontzeko nes­ka-mutilen eginbeharra garai­ko ofizioen antzezlana egitea izango da, hala nola: iñude eta ar­tzainak, zapata-garbiltzai­leak, umezainak, Alkatea, Udal-idazkaria, piru­­leteroak, globeroak... Urumea ikastolak 18ga­rren edizioa izango du biharkoa, eta azaldu du­tenez, «urteen poderioz kon­partsaren arrakasta herriko mugak gainditzen ari da, eta geroz eta ge­hiago dira inguruko herrie­tatik an­tzezlanaz gozatzera hur­biltzen direnak».

Konpartsaren ibilbidea

Konpartsak bihar herrian zehar egingo duen ibilbidea ondorengoa izango da: Uru­mea ikastola, Gudarien pla­za, Kardaberaz, Plaza Be­rri, Kale Nagusia, Zinkoenea, Txi­rrita, Urbieta, Plaza Berri, Kale Nagusia, Gudarien plaza (ekitaldi nagusia), eta Urumea ikastola.

Inauterietako kontzertua bihar, Musika Bandak

Inauteriei aurre hartuta, Her­naniko Musika Bandak ere bihar izango du ekitaldia. Inauterietako kontzertua es­kainiko dute eguerdiko 13:15­e­tan, Uda­le­txe­ko Ar­ku­petan. Zipri Otxandorenaren agin­du­­pean, jada tradizio­na­lak diren 13 abesti joko dituzte eta bukatzeko, Elur Txo­ri elkartearen zartagi joleen laguntzaz, Kaldere­roe­­tako bi kanta ere inter­pretatuko di­tuz­te: Hungariar kanta eta Kaldereroetako kale­jira. Musi­ka Bandak jakina­razi due­nez, hori omenaldi xume bat izan­go da Elur Txori elkar­teak 50garren aldiz antolatu baititu aurten Kaldereroak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!