500 zuhaitz, Epelerrekako basoa zabaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 26a, 01:00

Heldu eta umeak izango dira gaur protagonista Epelerrekan. Zuhaitz eguna antolatu du Udalak, Mendiriz Mendi elkartearekin batera, eta dozenaka dira bertara hurbilduko diren hernaniarrak haritz eta gereziondoak landatzera. 500 zuhaitz-landare landatuko dira guztira Iturrandieta eremuan, 300 haritz eta 200 gereziondo. Landaketaren ostean, guztiak Larre Gainera gerturatuko dira, hamaiketakoa egitera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!