«Gezurretan ari delako, Ormazabal diputatuaren dimisioa exijitzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 26a, 01:00

«Garapen iraunkorreko di­pu­ta­tua den Carlos Ormaza­ba­len dimisioa exijitzen dugu. Berehalakoa, organikoa trata­tzeko bere politika gezurretan oinarritu delako, birziklatu daitekeen materiala zaborte­gi­­ra botatzen ari direlako, herritarren esfortzua za­bor­tegira botatzen ari direla­ko, gu­­re organikoa jarduera bai­me­nik ez duen zabortegira botatzen ari direlako eta La­pa­txeko konpostaje planta ere, jar­duera baimenik gabe era­bil­­tzen ari direlako. Nola da po­sible Gi­puzkoako erakunde na­­gusia de­nak, legearen zain­dari izan beharko lukeenak, baimenik gabe, az­piegiturak erabiltzea?», ha­la azal­du zuten atzo pren­tsau­rrean, Marian Beitialarran­goi­tia, Xabier Mi­kel Errekondo eta Aitor Etxe­berria Herna­ni­ko, Usurbilgo eta Oiartzungo alka­teek. Esandakoa ziurtatzeko, da­­­tuak eman zituzten: «2010e­­­an 4.004 tonelada orga­niko bildu ziren Lapatxen. Horietatik %71,5 atez ate bil­tzen dugun herriok lortu ge­nuen eta %28,5 bosgarren kontenedorea dau­ka­ten he­rriek. Beraiek esanda­koaren arabera, Lapatxek gehie­nez, 2.500 T bildu ditzake urtean. Beraz, Lapatxeko kon­postaje plantak ezin dio aurre egin dagoen eskariari. Eta ondo­rioztatzen da organikoa za­bor­tegira botatzen ari direla Lapatxen. Bildutakoaren %40, ia erdia. Gainera Diputazioak lotsarik gabe esaten du kon­pos­tatzeko beste plantarik ez dela behar, ez dituela berak aurreikusitako beste konposta­tzeko plantak egingo eta hori gure ustez oso oso grabea da».

«Non dago gure konposta?»

Hiru Udaletako alkateek gai­ne­ratu dute ez dietela utzi La­pa­txera eramandako organi­koa­ren jarraipena egiten. «2009tik 5.000 T inguru orga­niko bidali ditugu hiru uda­lerrien artean. Hortik zero gramo konposta ja­so ditugu bueltan. Non dago gu­re konposta? Ez digute ja­rrai­penik egiten utzi, ez digute daturik eman, ez zer egin den esan...».

«Eskatzen diogu politika oker hori zuzendu dezala»

Diputazioak Atez Atekoa bul­­tzatzea eskatzen dute: «Da­tuek argi uzten dute organi­koa­ri dagokionez, Diputa­zio­ak bere buruari jarritako emai­tzara hur­biltzeko Atez Atekoa dela sistemarik eraginkorrena. Orain frogatzen ari da 5garren kontenedorea, itxura egiteko bakarrik erabili duela Diputa­zioak. Ormazabalek egin duen gauza bakarra da, Atez Atekoa iraindu, desprestigiatu, ozto­pa­­­tu... errauste planta toxiko bat justifikatu nahian». Horrez gain, Diputazioari es­ka­tzen diote «itxurakerian oina­­rrituz darabi­len politika oker hori zuzendu dezala, Gi­puz­koa garbi eta osasuntsuago bat eraikitzeko bidean institu­zioen arteko elkarlanak oinarri izan behar baitu, inposizioa erabili beharrean. Eta horre­ta­ra­ko elkarlanerako eskua luza­tua du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!