«Non dago paradisua, Don Eulogio?», «Hementxe, Margarita, hementxe»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 25a, 01:00

arantzazun hamaiketako ederra egiten ari zen Don Eulogio apaiza, Mar­ga­­­rita­re­nean. Non dago paradisua, Don Eulogio? Galdetu, eta «hemen­txe, Margarita, hemen­txe» eran­tzun omen zion. Ber­nardo Atxa­garen hitzak dira, joan den martxoan Bil­bon esanak, poesia errezitaldi batean. Gaur, errezitaldi hori, Para­di­suaz izenekoa, Hernanin eskainiko du; gastronomiatik abiatu eta paradisuari buruz ariko da, umo­re ikutu haundiarekin, 20:00­eta­tik aurrera, Biterin. Jabier Muguruza musikaria izango du lagun Bernardo Atxagak. Joan den astean aur­keztu zuten emanaldi hau, Hernani’n Musik egitarauaren barruan, eta Mugu­ruza bertan izan zen. «Umorea nagusi da, nahiz eta umore beltz xa­marra izan, zenbait momentutan, pix­ka bat mika­tza ere bai. Poe­sia ez da beti iluna eta tristea». Postal gastronomiko batetik abiatu, eta hemengo gauzekin loturak egingo ditu Atxagak; hain bereak dituen pertsonaiak erabilita, eta hain berea duen ironiak la­gunduta. Joxan Goikoe­txeak Mu­sika Eskolako zuzendariak aurkeztu zuen emanaldia, eta hala jarri zituen hitz hauek Atxa­garen ahotan: «Her­nanin hasiko dugu erreboluzioa».

Kantak, antzerkirako konposatutakoak
Jabier Muguruzak bere kantuak joko ditu batipat. «Gehie­­nak nireak dira. Ba­tzuk an­tzerkirako daude kon­posa­tu­ta, eta beste batzuk bestela... adibidez, azken diskokoa ba­dago bat Hor nonbait izena duena, eta hori joko dut. Kantu ba­tzuk jo, eta zeozer abestu behar bada ere zeozer abestuko dut, zurrumurru batzuk badira ere».

Sarrerak, gehienak salduta
Sarrera gehienak salduta daude. Biteritik Kro­nikari jakinarazi diotenez, ba­tzuk gera­tzen dira oraindik, eta gaur egun guztian egongo dira salgai, agortu arte, 6,65 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!