Iñude eta Artzaiak eta Bandaren emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 27a, 01:00

Iñude eta Artzaien konpartsa 12:00etan aterako da Urumea ikastolatik. Ekitaldia bukatzean, Musika Bandak Inauterietako kontzertua eskainiko du, 13:15etan.

Azken 17 urtetan egin bezala, Urumea ikastolak Iñude eta Artzaien konpartsa aterako du gaur, 12:00etan. 170 neska-mutilak Kaxkoko kaleetan barrena ibili ondoren, ekitaldi nagusia Plazan egingo dute (eguraldi txarrarekin Atsegindegin). Ekitaldia bukatzean, Musika Bandak Inauterietako kontzertua eskainiko du 13:15etan, Udaletxeko Arkupetan. Besteak beste, Kaldererotako bi kanta joko dituzte, Elur Txori elkarteak 50 urtetan egindako lana omentzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!