Larunbatean, hilabeteko azken larunbata izanik, Bigarren Eskuko Azoka izango da Atsegindegin, goizeko 10:30etatik 13:30etara. Bertan postua jarri nahi dutenek bihar dute izena emateko azken eguna. Horretarako, Udaletxeko 4garren pisura joan behar da edo telefono honetara deitu: 943 33 70 43. Gehienez, 40 postu jartzeko aukera dago eta zerrenda osatzerakoan, lehentasuna izango dute Hernanin erroldatuta daudenek.
Mozorroak erosteko
aukera ederra
Azokan, bigarren eskuko produktu ugari izango dira aukeran: arropa, zapatak, koadroak, pitxiak, jostailuak, etxeko tresnak, mantelak, diskoak, liburuak... Inauteriak badatoz eta mozorroak erosteko aukera ederra ere izan liteke.