Batzarra gaztetxean eta txarla eta bideo emanaldia Institutuan gaur, AHTaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 23a, 01:00

Abiadura Haundiko Tre­na dela eta, espropiazioak izango dira Hernanin bihar, etzi eta astelehenean. Hori horrela, AHTaren aurka ekintza ez­berdinak antolatu dituzte he­rriko hainbat taldek gaur eta bihar. Gaur, esaterako, Herri Ba­tzarra izango da 19:30etan Kon­tra­kan­txa Gazte­txean, Her­­naniko AHTaren Aurka­ko Taldeak antolatuta. Horrez gain, Ikasle Abertzaleakek txar­la eta bideo emanaldia antolatu ditu Institutuan. Ho­ri ere gaur izango da goizeko 11:30etatik aurrera.

Kontzentrazioak eta paroak kalean eta ikastetxeetan
Bihar, goizean goiz izango dira mobilizazioak. Her­na­ni­ko AHTaren Aurkako Tal­de­a­k deituta, kontzentrazioa egingo da Plazan, 08:30etan. Horrez gain, ikastetxeetan ere izango dira ekintzak. Ikasle Abertza­leakek paroak deitu ditu goiz partean eta Langileko LIMA taldeak azalpena, ez­tabaida, bideo emanaldia eta kontzentrazioa antolatu ditu Langilen, Santa Bar­barako eraikinean, goizeko 08:30etatik aurrera.

Osasun zentrotan
salaketa ekintzak, atzo

Mugitu! mugimenduak Kro­nikari jakinarazi dionez, atzo goizean Hego Euskal He­rriko hainbat osasun zentrotan salaketa ekintzak egin zituen, tartean Hernanin. An­­bulatorio aurrean pankarta bat jarri zuten AHTak osasuna ere kaltetzen duela azal­­duz: -260 milioi Osasun Publikoari, +270 milioi AHTren­­­­tzat irakurri zitekeen. Eta hala azaldu dute: «2010 urtean osasun arloan egin ziren 260 milioi euroko murrizketak AHTaren aurrekontuan sartu dituzte. 275 milioi euro dira, hain zuzen, 2011 urtean Gipuzkoako trazatuan gastatu behar direnak. Osasun arloan ondorioak da­kartza: zerbitzua murriztuko dute eta 46 osasun zentro la­runbatetan itxi nahi dituzte. Garraio elitista eta txikitzaile bat gure osasuna baino ga­rran­tzitsuagoa al da?».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!