HHI Helduen Hezkuntzarako Ikastetxean (EPA), 2008-2009 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako Graduatua atera zutenek titulua jasotzeko aukera dute dagoeneko. Horretarako, ikastetxetik pasa behar dute (Antziola, 62) 09:00etatik 11:00etara. Ikasleak berak jaso behar du titulua NA eramanda edo identifikatuko duen beste dokumentu ofizialen bat eramanda. Aurreko urteetan atera zutenek oraindik jaso ez badute, ordu berdinean jasotzeko aukera dute. Informazio gehiago: 943 33 53 18.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!