Arlo ezberdinei buruzko liburu, aldizkari eta egunkariak eskura, gaur Ikatzan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 22a, 01:00

Urtarrilaren  28an Ika­tza Liburugune politiko-so­zia­la ire­ki zuten Zapa kalean. Eta asteartero be­zala, gaur zabalik egongo da arra­­tsaldeko 18:00e­tatik 21:00e­­­­­­­­­tara. Ostegunean ere za­balik egongo da; ohi be­zala, goi­zez 10:00etatik 13:00e­tara eta arratsaldez 18:00e­tatik 21:00e­tara.
Eki­me­na­­ren bul­tzatzaileek dio­te­nez, «ezagutzaren arloan da­goen monopolioaren aurre­an pentsaera eta jarrera kritikoa bultzatzea du helburu gu­ne honek eta bertan, arlo ez­berdinei buruzko liburuak, al­dizkariak, egunkariak eta abar aurkitu daitezke. Gizarte eraldaketarako beharrezko­tzat jo­tzen du­gun tresna bat da, bertan el­kar­t­zea, eztabaidatzea, elkartruka­tzea, auto­forma­tzea... Sortzea posible eginez».  

Eskaintza zabala
Besteak beste, ondoko gaiei bu­­ruzko edukiak daude: so­zio­logia, historia, psikologia, nazio gatazka, feminismoak, ekologismoa, langile borroka, anarkismoa, komunismoa...
Horrez gain, ekimen ez­ber­­­­di­nak (hitzaldiak, tailerrak, kan­­painak...) burutzen dira ber­tan. Bertatik dei egiten die­te herritarrei azaldu eta parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!