AHTaren aurkako ekitaldiak, kalean eta ikastetxeetan, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 22a, 01:00

Ostegun, ostiral eta larunbatean espropiazioak izango dira Hernanin, Abiadura Haundiko Trena dela eta. Horren aurrean, mobilizazio eta ekintzak antolatu dituzte herriko hainbat taldek, bihar eta etzi.
Hernaniko AHTaren Aur­ka­ko Taldeak herri batzarra deitu du bihar, 19:30etan Kontra­kantxa Gaztetxean eta ostegunean kontzentrazioa 08:30etan, Plazan.
Ikastetxeetan ere izango dira mo­bilizazioak. Ikasle Aber­tza­leakek txarla eta bideo ema­nal­dia antolatu ditu bihar 11:30e­tan Institutuan, eta ostegunean paroak goizean. Langileko LIMA taldeak os­tegunerako egin du deialdia: 08:30etatik aurrera, azalpenak, eztabaida, bideo emanaldia eta kontzentrazioa izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!