San joanetarako lau hilabete eskas geratzen dira eta jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko, lehiaketa martxan da dagoeneko. Nahi duten guztiek dute aukera parte hartzeko, beraz, hasi buruari eragiten!
Kartelak San Joan Jaiak. Hernani 2011 goiburua eraman behar du. Ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, edozein kolore eta modalitatetan. Lanak Biterin entregatu behar dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta martxoaren 28a baino lehen. Saria bakarra izango da: 600 euro.
OINARRI ARAUAK:
1.- Jatorrizko lanek 32cm-ko zabalera x 48cm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, edozein kolore eta modalitatetan.
Lana formatu digitalean ere aurkeztu beharko da, egindako formatu berean (38cm x 44cm), 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYK erako koloretan.
2.- Kartelak `SAN JOAN JAIAK. HERNANI 2011` goiburua eraman behar du.
3.- Lehiakideak izango dira jabetza intelektualaren erantzule, baita edozein erreklamazioren aurrean ere, imajina eskubidea barne.
4.- Entregatzeko epea 2011ko martxoaren 28an bukatuko da. Jatorrizko lanak Biterin aurkeztuko dira 18:00ak eta 20:00ak bitarte, sinadurarik gabe eta kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa aditzera emanez.
5.- Kartela 2011ko apirilaren 27a baino lehen hautatuko da.Hautaketa San Joan Jai batzordean egingo da eta ondoren Kultura batzordeak berretsi beharko du.
6.- Sari bakarra: 600 euro.
7.- Saritutako obra Hernaniko Udalaren jabetzan geldituko da.
8.- Beharrezkoa da 2011ko maiatzaren 17a baino lehen obra hauek erretiratzea, data horretarako erretiratu ezean Udalaren eskuetara pasatuko dira.
9.- Erabakia apelaezina izango da.
10.- Lehiaketan partaide izateak, oinarri hauen osoko onarpena eskatzen du.