Munillak familiari buruz hitz egin zuen, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 21a, 01:00

Boto erlijiosoa eta matrimonioa elkarrekin dijoazela azaldu zuen Jose Ignacio Munillak, Gipuzkoako Gotzaiak, joan den larunbatean Hernanin. Inmaculada ikastetxean izan zen larunbatean Munilla, eta San Joan Bataiatzailea parrokian ere bai, familiari buruzko topaketa batzuetan. Inmaculadako areto nagusia bete-xamartu egin zen, familia aipatu zuen Gotzaiak, zazpi puntutan banatuta. Boto erlijiosoa eta matrimonioa ez liratekeela banatu behar esan zuen. Jesukristok erakutsitako maitasunak eredu izan beharko lukeela, familia kristau batean, eta erromantizismoan oinarritutakoa baino egiazkoagoa dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!