Egiptori buruzko hitzaldia, gaur, Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 21a, 01:00

Munduko herrialdeen berri jakiteko aukera jarri du Kontrakantxak azken egunetan. Ostiralean Palestinari buruz aritu zen Ayman Qwaider, eta 50 lagun bildu ziren. Gaur, Egiptoko bi herritarrek kontatuko dute, Egipton zer gertatu den, horrelako iraultza egiteko. Hitzaldia Kontrakantxan da, 19:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!