Urumeako 256 hektarea babestuko ditu Eusko Jaurlaritzak; tartean, Osiñagako erriberak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 21a, 01:00

Orain arte baino babes haundiagoa izango dute Urumeako 256 hektarea horiek. Lehen 74 hektarea babestuta zeuden; orain 182 hektarea gehiago. Gipuzkoako beste 5 ibai ere babestu ditu Jaurlaritzak.

Hiriak zabaltzen ari dira, eta horrek, ezinbestean, na­tu­rari eragiten dio. Eusko Jaurla­ritzak, natur-inguru garran­tzitsuenak babesteko dekretu berri bat atera du, eta Gi­puzkoako 6 ibai babestu ditu, tartean Urumea. Urumeako 74 hektarea lehen ere babestuta zeuden; orain, beste 182 hektarea babestu ditu. Guz­tira, 256 hektarea.

Lehen ibaia bera babesten zen batez ere, eta dekretu berriarekin, asko terreno ge­hia­go babestu dute. Uru­mean, lehen babesik ez zuten 5 erreka eta erreka-bazter ba­bestu dituzte: Epelerreka, Uso­ko­erreka, Erramuerreka, Saga­rreta, eta Etxolaberri-Urru­zono.

Horrez gain, Hernaniko erriberak ere babestu dituzte: Altzueta-Iparragirre-Elo­rra­biko erriberak, Osiña­gako erri­berak eta Portu-Karabel erribera zati batzuk.

Babes Bereziko Eremu ‘BBE’
Babes haundiagoa izango dute, beraz, erreka-inguru horiek (lehen babestuak zeudenek eta orain erantsi dizkiotenek). Babes Bereziko Eremu deitu diote (BBE); lehen GKL ziren. Horrek esan nahi du, lur horietan ez direla baimenduko zenbait operazio edo obra, eta horrez gain, neurriak hartuko direla, zonalde horietako animali, arrai, edo landareak babesteko.

Urumean 932.400 euro
gastatuko dira 6 urtean

Zonalde horiek babesteko, zenbait neurri hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, eta de­kretua onartzen bada, 6 urtean, 932.400 euro gastatuko dituzte lan horietan.

Urumeako aberastasuna
Urumea ibaiak sekulako aberastasuna dauka, animalia eta landareetan. Udalak lagunduta, orain gutxi egin azterketak hartu dituzte oinarri, Urumeari BBE babesa emateko, tartean, Olariaga eta Sanz-Azkue biologoek egindako lanak.  

BABESTUKO DITUZTEN ZATIAK
Lehen babestuak: 74 hektarea
Orain babestuak: 256 hektarea

  • Urumea ibai nagusia
  • Epelerreka
  • Usokoerreka
  • Erramuerreka
  • Sagarreta
  • Etxolaberri-Urruzono

Erriberak:

  • Altzuetako erriberak
  • Osiñagako erriberak
  • Portu eta Karabeleko erribera zati batzuk (ibaiaren kontra).
FAUNA ETA FLORA INTERESGARRIA
Zonalde horiek babesteko
arrazoi haundi bat, landare eta animalia aberastasuna da:
  • Bisoi europarra
  • Ur satorra
  • Izokina
  • Soldanella villosa
  • Trichomanes speciosum
  • Veratrum album
  • Haltzak, lizarrak, txillardegiak, pagadiak, hariztiak, ametzak...
  • Uretako hegaztiak
  • (eta abar luze bat)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!