Saharako Maratoian parte hartzeko gonbitea luzatu du hernaniar talde batek. Bidaia otsailaren 25etik martxoaren 4ra egingo dute, eta prezioa 900 eurokoa da. Aurten lau lasterketa antolatu dituzte guztira, bakoitzaren prestakuntzaren araberakoa, guztiak Aljeriako basamortuan.
Lasterketak 5, 10, 21 eta 43 kilometrokoak dira eta helburua da kirola eta elkartasuna uztartuz, munduan Saharako herriaren egoera ezagutaraztea. Horrez gain, Saharako gazteriaren artean kirola promozionatzea ere bada helburua. Hernaniko taldeak azaldu duenez, maratoia Aljeriako basamortuan dauden errefuxiatu kanpamenduetan egingo dute, Tinduf hiriaren inguruan, eta kanpamendu hauetan lasaitasuna da nagusi; Mendebaldeko Saharan ez bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!