Huts asko eginez gero...

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 20a, 01:00

nekez irabazten du partidu bat huts asko egiten dituenak, eta atzo halaxe izan zen Sa­gar­doaren Txapelketako lehe­nen­go bi partiduetan. Barre­netxea IV hernaniarrak eta Zeberio IIak galdu egin zuten, 29-40, Jua­risti eta Olazarren kontra; 18 pelota galdu zituzten, eta Zeberiok ez zuen bererik eman. Hurrengo par­tiduan ere tankerako zerbait pasa zen. Zulaikak eta San Miguelek eutsi egin zioten partiduari, eta nahikoa izan zuten 40-27 irabazteko, Ma­txin IV eta Lizasoren kontra. Oraindik partidu asko falta dira, eta Barrenetxea IVak izango du aukera bere jokoa erakusteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!