Oiartzunek talde gogorra dauka, eta jakina zen aurre egingo ziola atzo Hernaniri. Hernanik atakean jokatu zuen lehendabiziko zatian, eta Gurrutxagak sartu zuen lehendabiziko gola, deskantsura joan baino lehenxeago.
Hortik aurrera beste partidu bat ikusi zen. Oiartzun atakean, eta Hernani defentsan. Primeran egin zuten lan hori hernaniarrek. Ligako defentsarik gogorrena dute Ibor Manzanoren mutilek, eta antzeman zen. Bigarren zatiko 15garren minutuan, kontraerasoan sartu zuen 0-2koa Omarrek, baina gauzak ez ziren uste bezain errazak izan.
Hernaniri jokalari bat espultsatu zion arbitroak, eta Oiartzun erasoan hasi zen hil edo bizi. Estuasun batzuk hortxe pasa zituzten hernaniarrek, baina erakutsi zuten, zerbaitengatik direla, sailkapeneko liderrak. Hurrengo biek ere irabazi egin zuten, eta gertu dira.