Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza
Gastronomia eta paradisuaz ari dira. Kontaera bat da. Ez ordea tonu edo forma bera mantenduko duena beti. Hainbat atal berezi izango ditu osagarri: ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak. Batzuetan, katu kontuak aipatzen dira; bestetan, adineko andre batenak edo zeharo pozik dagoen apaiz batenak. Kontaera ez da hitzekin bakarrik burutzen. Musika ere tartean da.
Jabier Muguruzaren kantuek zabaldu egiten dute Bernardo Atxagaren testua.
Eguna: Otsailak 25
Lekua eta ordua: Biteri kultur etxea, 20:00etan.
Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabala
Programa honetan orain bi urte kaleratu zen Bihurrikeritan diskoko doinuak eta Xabier Zabalaren beste doinu berri batzuk uztartuko dira; diskoko doinuen artean txistu bakarlarientzako egindakoak interpretatuko dituzte. Horrela, aspalditik datozkigun doinu birtuoso eta bihurriak, tankera lasaiagoak dituzten beste batzuekin entzuteko aukera izango da.
Tradizioa eta etorkizuna parean jartzen dituztela esan daiteke.
Eguna: Martxoak 11
Lekua eta ordua: Biteri kultur etxea, 20:00etan.
Concerto grosso: Hernasax eta gonbidatua
«Hernasax taldearen helburu nagusia pedagogikoa da, gure tresnarekin jo ditzakegun estilo guztiak landu eta ezagutzera ematea, alegia».
Oraingo honetan, erronka nagusia musika hau saxofoirako moldatu, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide batzuen laguntzarekin emanaldi bateratuan eskaintzea izango da. Concerto Grosso emanaldian Hernasaxeko saxofoilariez gain, abeslari baritonoa, bi biolin-jole, biola-jolea, boiolontxelo- jolea, kontrabaxu-jolea eta teklatu-jolea arituko dira Roberto Pachecoren zuzendaritzapean.
Eguna: Apirilak 1
Lekua eta ordua: Biteri kultur etxea, 22:00etan.
VIII. akordeoi topaketa: Jaso dezagun hiri bat
Hernani Musika Eskola Publikoak antolatuko du VIIIgarren Akordeoi Topaketa. Ekitaldi hau azken urteotan Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait herritan egin da, eta bertan musika eskola askotako hainbat ikaslek hartu dute parte, akordeoiaren inguruan elkartzeko eta egun alai bat igarotzeko asmoarekin.
Eguna: Maiatzak 19
Lekua eta ordua: Milagrosan, 18:00etan.
musika banda: 150 urte
Martxoak 20. Kaxkoko kaleetan ´Tolarea` Gipuzkoako sagarra naturalaren
Kofradiarekin kalejira
Apirilak 17. 13:45etan, Udaletxeko arkupeetan Kontzertua
Otsailak 27. 13:15ean. Udaletxeko arkupeetan Inauterietako kontzertua
Maiatzak 14. 18:45etan. Atsegindegi plazan Errenteria, Irun eta Hernaniko Musika banden alardea
Ekainak 23. 20:30etan. San Joan Zortzikoa
Ekainak 24. 13:15ean udaletxeko arkupeetan Kontzertua
Ekainak 27. San Joan Konpartsa: Musika bandaren 150. urteurrena
Ekainak 24. 09:00etan. San Joan eguneko diana.
txalaparta festa
Aurreko hogeita lau urteetan egin den bezala, Txalaparte festa antolatu dute ´Hernani` Musika Eskola Publikoak eta `TTAKUN TTAN TTAKUN` txalaparta taldeak. 2011ko maiatzaren 15etik 21era izango da Hernanin 25garren Txalaparta Festa. Edizio berezi honetarako egitarau berezia antolatu da. Hori bai, halako ospakizunek merezi duten berrikuntza eta ekitaldi bereziaz gain, txalapartaren arlo ezberdinak ere jorratuko dira oraingo honetan.
Eguna: Maiatzaren 15etik 21era
Urtarriletik ekainerako agenda...
Apirilak 2: HERNANIKO VII. TXISTULARI GAZTEEN TXAPELKETA
Apirilak 3: TXISTULARIEN TOPAKETA Hernaniko kaleetan
Martxoak 2: ´HERNANI` MUSIKA ESKOLA PUBLIKOKO IKASLEAK Perkusio emanaldia
Martxoak 13: ´HERNANI` MUSIKA ESKOLA PUBLIKOKO TXISTULARIEN KONTZERTUA.
Martxoak 20: ´TOLAREA` GIPUZKOAKO SAGARRA NATURALAREN KOFRADIAREN XVI. KAPITULUA. OZENKI ABESBATZA
Martxoak 26: ERRIOXA ETA LIZARRAKO DULTZAINEROAK ETA ´HERNANI` MUSIKA ESKOLAKOAK
Martxoak 27: HERNANIKO TXISTULARIEN BANDA. Kontzertua – Bi tronpeta joleen laguntzaz.
Apirilak 2: IRUÑAKO MUTIKO ALAIAK ABESBATZA
Apirilak 8: KORU EGUNA
Apirilak 9: OÑATIKO GANBARA TXIKI ABESBATZA
Maiatzak 19: AKORDEOI EMANALDIA
Maiatzak 29: ´HERNANI` MUSIKA ESKOLA PUBLIKOKO TXISTULARIEN KONTZERTUA.
Maiatzean: KANTUZ EGUNA
Ekainean: ´HERNANI` MUSIKA ESKOLA PUBLIKOA
Ekainak 17: ´PRELUDIO TXIKIA`
Ekainak 18: ´PRELUDIOA`
Ekainak 19: ´AURORAK`
Ekainak 23: KANTUZ ABESBATZA ETA OZENKI ABESBATZA.
Ekainak 24: HERNANI ETA INGURUKO TXISTULARIAK, METAL BOSKOTEA ETA DANTZARIAK