oviedo gogoz etorri zen, baina Hernanik ederki hartu zion neurria: hasieran eutsi, eta gero errematatu. Bukaera arte kosta zitzaien hernaniarrei aldea hartzea. Berdindua izan partidua, eta azken minutuetan erabaki zen.
Aurreneko zatia 10-12 bukatu zuten. Gauzak estu ziren. Gero, aurrea hartu eta 20-16 iritsi ziren azken minutuetara. Hor jo zuen esprina Hernanik eta 32-16 irabazi zuten. Bost entsaio egin zituzten: Orbegozok, Gutierrezek eta Gagok bana; Pelazek bi. Entsaioak, 7 puntu, Larretxeak.
Errege Kopako bigarren fasean, Cisnerosen kontra du Hernanik, Madrilen, datorren asteburuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!