final bat eta bi finalerdi jokatuko dituzte hernaniarrek, datorren asteburuan, Euskal Herriko Txapelketan.
Ojuelek eta Gorrotxategik 22-11 irabazi zioten atzo Lopez Aldai eta Lopez bikoteari, eta Elite Mailako finala jokatuko dute, Aurrera Saiaz taldearen kontra. Aurrean Narbarte eta Telletxea izango dituzte; bikote gogorra, baina irabazteko modukoa.
Beste finalerdi bat ere jokatu zuten hernaniarrek, Euskal Herrikoan. Emaitza bestelakoa izan zen. Sub 22 mailan, galdu egin zuten Arrietak eta Aizpitartek, 22-16.
Finalerdietara, bi bikote
Paleta goman, Euskal Herriko Txapelketa irekian, finalerdiak jokatuko dituzte Hernaniko bi bikotek, datorren larunbatean Lizarran. Pagola eta Huizi lehengo astean sailkatu ziren. Irazustabarrena eta Arrieta atzo sailkatu ziren, 30-10 irabazita.