Joxe Inazio Zerain bigarren, Bizkaian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 20a, 01:00

Ispasterko Kintxopeko Zaldi-Mando probak jokatu dira otsailaren 11tik 14ra, eta Joxe Inazio Zerain hernaniarrak bigarren postua lortu du, 80 plaza eginda, Noble zaldiarekin (596 kg), eta 900 kg-ko harriari tiraka. Urnietako Azkonobietak bakarrik hartu zion aurrea Zeraini, eta hark 82 plaza egin zituen. Gainerako parte hartzaileak urruti ibili ziren bi aurrenekoen marketatik, Bizkaiko dema garrantzitsuenetakoa jo­tzen den honetan. Imanol Paollak 61 plaza egin zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!