Musika Bandaren argazki erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 20a, 01:00

Hernaniko Musika Bandaren 150. urteurrena dela eta, argazki erakusketa antolatu nahi dute, martxoaren azken astean. Horretarako herritarren laguntza eskatzen dute. Argazkiak dituenak Torres argazkidendara eraman behar ditu; momentuan egingo dute kopia eta originala bueltatu. Ar­gazkiarekin batera zein urtekoa den eta partaideen informazioa ematea eskertuko lukete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!