URGULLEKO terreno militarrak erosi zituenetik, Donostiak ez omen zuen horrelako erosketarik egin. Hori esan zuen Odon Elortzak, tratua itxi eta gero. 2005 urtean hasi zen Donostiako Udala negoziazioetan, Lore Toki erosteko, eta atzo komunikabideek kaleratu zuten albistea. 373.768 m2 dira, eta barruan belardiak eta 6 etxe ditu.
Lurrak, Espainiako Defentsa Ministeritzarenak ziren, eta Ingeles arrazako zaldi purasangreak hazi eta hezitzen zituzten bertan. 6,2 miloi euro ordainduko dizkio Donostiako Udalak, eta terrenoak bere esku geratuko dira. Zaldiak Kantabriako Ibio herrira eramango dituzte, itxuraz, eta tramiteak egiten bi urte inguru pasako dituztela adierazi zuten.
Ordainketa, 10 urtean
6,2 miloi euro horiek 10 urtean ordaindu ahal izango ditu Donostiak, eta ez diruz bakarrik, baizik eta partzela urbanizagarrien truke ere bai. Donostiak baditu partzela asko, krisiaren ondorioz saldu ezin izan dituenak, eta horiekin ordaindu diezaioke kostuaren erdia.
Kirola, kultura eta aisia
Oraingoz proiekturik ez dagoen arren, aurreratu dute terreno horiek ez dituztela edifikatuko, 2005ean hala esan arren. Kirola, kultura eta aisialdirako tokia izango da, eta mantendu egingo ditu oraingo belardi zabal horiek.
Espazio irekiak falta
Udalak jakinarazi duenez, espazio ireki gutxi ditu Donostiak, eta beharrezkoa zuen horrelako toki bat.