HERNANIKO bi bikotek Euskal Herriko Txapelketako bi finalerdi jokatuko dituzte gaur. Txapelketen artean garrantzitsuenetakoa da Euskal Herrikoa, eta sub 22 eta senior mailako finerako pasea lortzea izango dute helburu gaurkoan.
Sub 22 mailan, Azpeitian jokatuko dute Arrieta eta Aizpitarte hernaniarrek Otamendi eta Murgiondoren kontra. Partidua oso berdindua izatea espero da, baina hernaniarrek azken partiduetako maila ematen badute, irabazteko aukera haundia izango dute. Partidua goizeko 10:30etan jokatuko da, Azpeitian.
Seniorretako partidua Hernaniko bikote klasikoak jokatuko du, Ojuel eta Gorrotxategik. Ortuellako Lopez Aldai eta Lopezen kontra jokatuko dute, oso parekatua espero den partidua. Ojuel lesio batetik atera berri da, baina Gorrotxategi momentu oso onean dago eta partidua irabazteko konfiantza guztiarekin joango dira. Ortuellan jokatuko dute gaur, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!