Urtetik urtera parte hartzaile gehiago dituen herri krossa

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 19a, 01:00

Txotx denboraldia bete-betean den honetan, sagarra eta kirola uztartzen dituen probarako izena emateko epea zabaldu dute. Sagar Lasterra izango da Hernanin datorren astean, hilaren 26an, eta parte hartu nahi dutenek hiru bide dituzte izena emateko: Interneten, kirol dendentan edo lasterketa egunean.
Interneten eman nahi dutenek www.herrikrossa.com web orrian dute aukera; prezioa 8 eurokoa da. Aldez aurretik eman nahi duenak otsailaren 24ra arte du aukera, 8 euro ordainduta, Her­naniko Axeri eta Mitxel kirol dendetan, eta Donostiako Laister eta Apalategi kirol dendetan; azkenik, egunean bertan eman nahi duenak ere izango du aukera, Udal Kiroldegian, 10 euroan.
Ibilbidea 8 kilometrokoa izango da, sagardotegietatik barrena: irteera 11:00etan egingo dute Arraun Elkartetik eta helmuga Kiroldegian izango da.
Sari gisa, kamiseta bana emango diete partehartzaile guztiei. Eta maila bakoitzeko aurreneko hiruei garaikurra emango diete.

PALMARESA
2007:
143 iritsi ziren helmugara
Seniorrak: Izaskun Santana eta Edu Martin
Beteranoak: Izaskun Santana eta Iñaki Lopetegi
2008:
174 iritsi ziren helmugara
Seniorrak: Cristina Arbues eta Sergio Roman
Beteranoak: Claudia Behobidea eta Joxan Daboz
2009:
214 iritsi ziren helmugara
Seniorrak: Josune Tercero eta Cristobal Galera
Beteranoak: Josune Tercero eta Jose Cuadrado
2010:
243 iritsi ziren helmugara
Seniorrak: Claudia Behobide eta Sergio Roman
Beteranoak: Claudioa Behobide eta Patxi Orofino
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!