Etxetik kanpo, Oiartzunen kontra jokatuko du gaur Hernanik. Joan den astean sailkapeneko lehenengo postua berreskuratu ostean, mantendu eta sendotzeko aukera izango du gaur Oiartzuni irabazita. Hernanik 48 puntu ditu, eta jarraian datozen hiruak puntu gutxiko aldea dute: bigarren Pasajes dago, 47 punturekin; Real Union 46 punturekin; eta Anaitasuna 45 punturekin. Karla Lekuonan jokatuko da neurketa, 16:15etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!