«Partidu zaila» du gaur Yone Boutiquek, liderra den eta partidurik galdu ez duen Ventanas ISUren kontra, Lasarten

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 19a, 01:00

Yone Boutique areto futbol taldeak aurreneko sailkatuaren kontra jokatuko du gaur, Ventanas ISU taldearen kontra. Partidua Lasarteko kiroldegian jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan. Julen Giraldok Kronikari adierazitakoaren arabera, partidu zaila espero dute, Lasarteko taldeak ez baitu partidurik galdu: «partidu zaila bada ere punturen bat ateratzeko esperantzarekin joan behar dugu. Elkar ondo ezagutzen dugun bi talde gara, eta horrek bere alde ona izan dezake».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!