Lehendakari Sariko aurreneko tiraldia bihar izango da, Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 19a, 01:00

Bikotekako Txapelketari, Lehendakari Sariak hartuko dio erreleboa bihar. Taldekako eta binakako txapelketen ostean, banakakoak izango du protagonismoa bihartik aurrera. Usurbilen izango da tiraldia, eta txapelketa osoa lau tiraldi gehiagorekin osatuko dute. Finala eta beste lau tiraldietako bat Hernanin jokatuko dira. Joan den asteburuan Bikotekako Txapelketako 4garren eta azken tiraldia jokatu zen Legazpin, eta Ategorrietako Lazkano aita semeak irabazi zuten 369 brila botata. Ur Miako A. Miner eta I. Minerrek 6garren postua lortu zuten, 355 brila botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!