Sagardoaren Txapelketa Galarretan, gaur hasita

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 19a, 01:00

Sagardoaren Txapelke­ta­ko aurreneko edizioa jokatuko da gaur Galarretan, «txapelketa berria, sekula jokatu ez dena eta jokalari eta ikusleentzat berezia izango dena», hala azaldu zuten osteguneko aurkezpenean. Gaurko partiduak ondorengoak izango dira: Zeberio II-Barrenetxea IV/Jua­risti-Olazar; eta Matxin IV-Lizaso/Zulaika-San Miguel. Zortzi pelotarik hartuko dute parte, lehen mailakoak eta bigarren mailakoak, nahastuta. Horrez gain, zortzi sagardotegiren kolaborazioa ere badu txapelketak: Petri­tegi, Oialume Zar, Bereziar­tua, Etxeberria, Gurutzeta, Gaz­­tañaga, Larre Gain eta Saizar.
Kike Elizaldek adierazi zuenez, txapelketa honen helburua da bigarren mailako erremontistei aukera bat ematea, eta lehenengo mailakoekin aritzea: «horrela, orain arte ikusi ez diren partiduetaz gozatzeko aukera izango da». A taldean parte hartuko duten bikoteak: Zeberio II-Barrenetxea IV, Urriza-Zubizarreta, Jua­risti-Olazar eta Urtasun-Ion; B taldekoak: Matxin IV-Lizaso, Zulaika-San Miguel, En­dika-Urrutia I eta Agirresa­robe-Etxeberria IIIak. Guztiek guztien kontra jokatuko dute, guztira 7 partidu, eta talde bakoitzeko aurreneko biak sailkatuko dira finalerdietarako. Finala martxoaren 19an jokatuko da.

Sagardotegietako
bezeroentzat, deskontua

Txapelketak sagardotegiekin kolaborazio berezia duela kontuan izanda, bezeroentzat eskaintza berezia jarri dute. Txapelketako kolaboratzaile diren zortzi sagardotegietako bezeroek deskontua izango dute partiduren bat ikustera joaten badira.  Deskontua dela eta, 6 euroan ikus dezakete partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!