Bost urte eta gero... geroz eta gehiago!

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 19a, 01:00

«Orain dela bost urte proiek­tua martxan jarri ge­nue­nean, arian-arian garatuko genuela esan genuen, eta hala egin dugu bost urteotan. Orain, beste urrats ba­tzuk ematera goaz, irratiari tamaina haundiagoa emateko. Bere itzala gero eta zabalagoa izateko», hala azaldu diote Her­naniko Kronikari Infozazpi Irratiko kideek. Hori horrela, Geroz eta gehiago izateko asmoa dute arlo eta eremu ezberdinetan, hala nola, seinale, bazkide eta programazioan.
Seinaleari dagokionez, ge­roz eta leku gehiagotara iritsi nahi dute. «Horretara­ko, he­rrietara joko dugu, In­fo­zaz­piren alde hainbat le­ku­tan antolatuko diren egunak la­gun. Festa giroa, proiek­­tua­ren gaineko informazioa eta jendearen parte-hartzea izango dira osagaiak». Info­zazpi internet bidez entzun daiteke www.info7.com helbidean eta irrati bidez, hainbat sintoniatan hartu daiteke seinalea, Hernanin eta Do­nostia inguruan 99.2an, esa­terako. Argi utzi nahi dute seinalea zabal­tzeko lana to­kian tokiko herritarRak egiten ari direla: «Euren lanari esker ari da zabaltzen Infozazpi Irratia uhinen bidez, Euskal Herria­ren luze zabalean».
Infozazpi Irratiaren au­dien­­tziari buruz gal­de­tuta, uhinen bitarteko ko­purua jakitea oso zaila dela azaldu dute eta daukaten erre­ferentzia internet bidezkoa dela. «2010 urtean 165.000 sarrera ezberdin izan genituen, errepikatu gabekoak; hilabetero 14.000 inguru. Baina azken hilabeteetan ko­puru hori haundituz doa, dagoeneko».

Bazkide gehiago,
eskaintza aberasteko

Infozazpi bultzatzen duen Azti-Begia elkarte herritarrak 1.900 bazkide ditu eta bazkide gehiago lortzea da irratiaren beste erronka bat, «irratia zabaldu eta hobetzeko. Progra­mazio eskaintza aberasteko. Izan ere, herritarrak dira gure oinarri ekonomikoa. Hilabete­ro 7 euroko kuota jartzen du­ten herritarrak. Horiek gabe ez litzateke posible izango Info­zazpi aurrera ateratzea. Eta proiektua garatzeko ezinbestekoa izango da bazkide gehiago lortzea. Bere ekarpena egin nahi duenak gure web orrian www.info7.com harpidetza atalean sartu eta datuak eman besterik ez du. Ongi etorria izango da!». Urte honetarako ez dute kopururik zehaztu, baina 2.500 bazkidetara iristea ez legokeela gaizki diote.  

Programazioaren
bizkarrezurra, albistegiak

Infozazpik hasieratik emititu izan du 24 orduz, baina programazioan emandako urra­tsak nabarmenak dira; «batik bat albistegi zerbitzuei dagokienez. Informazioan oinarritutako irratia da Infozazpi, beraz, programazioaren biz­ka­rrezurra albistegi zerbi­tzu­ak dira», nabarmendu dute. Goizeko 07:30etatik iluntzeko 20:30etara eskaintzen dituzte albistegiak. Programei dagokienean, aipagarria da goizetako Kalegorrian saioa (07:30-10:00), aktualitate politiko eta sozialari begira. Arratsaldee­tan berriz, kultur saioa izaten da 17:00etatik 18:00etara. Eta iluntzetan musika espezializatuari buruzko saioak 22:00etatik 00:00etara. Horrez gain, Arrosa Sareari esker beste hainbat irratietako saioak ere entzun daitezke Infozazpi Irra­tian eta alderantziz.

Emisio frekuentziak:

DONOSTIA…...................………99.2
IRUÑEA…………..................….106.7
GASTEIZ………....................….103.8
BILBO………...................……..102.3
GOIERRI BEHEA….............…..106.0
OTXANDIO…….....................….90.4
ARRASATE……….....................106.1
TOLOSA……….....................…...97.7
DURANGO…....................…….100.7
LIZARRA……....................……107.7
BERGARA……....................…..107.0

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!