Haritzak eta gereziondoak landatuko dituzte gaur zortzi, Zuhaitz Egunean

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 19a, 01:00

Datorren larunbatean, hau da, otsailaren 26an Zuhaitz Egu­na izango da Her­nanin, basoak biziberri­tzeko helburu­arekin. Aurten, 38garren urtez antolatuko da Zuhaitz Eguna; eta 25garren urtez Joxe Le­ga­rretaren omenez.
Oraingo honetan landatu­ko diren espezieak haritzak eta gereziondoak izango di­ra. Iaz, lizarrak, haltzak eta haritzak landatu zituzten. Zuhai­tzak landatzeko, Epele­rrekako Iturriandieta eremua  aukeratu dute. Aurten ere, iaz bezala, gaztetxo eta hel­duek batera landatuko dituz­te zuhaixkak.

Izen ematea zabalik
Parte hartu nahi dutenentzat izen ematea zabalik dago. Neska-mutilek ikastetxeetan eman behar dute izena otsai­laren 23a baino lehen. Heldu­ek berriz, Mendiriz Mendi elkar­tean eman behar dute izena (Iturregi plaza, z/g) astelehen, ostegun eta osti­raletan 20:00e­tatik 21:00e­tara (tel.: 943 33 27 45). Izena ema­teko azken eguna otsai­laren 25a da.

Ordu eta irteera puntu ezberdinak
Ordua eta irteera puntua ez­ber­dinak izango dira gaz­tetxo eta helduentzat. Neska-mu­ti­lak goizeko 09:00etan abiatuko dira Urbieta kaletik, Biteri ondotik eta autobusez joango dira Epeleraino, Iru­bi­de jatetxe ingururaino. Hel­du­ak berriz, goizeko 08:00e­tan abiatuko dira Gudarien plazatik, oinez.

Ibilbide motzagoa, haurrek
Gaztetxoak autobusez joango direnez, ibilbide motzagoa egingo dute. Irubidetik Epe­le­rrekara joango dira, handik Iturriandietara, han landa­keta egingo dute, ondoren Larregain baserrira joango dira eta Ereñotzun bukatuko dute hamaiketakoarekin. Hel­­­­­­­duek Epelerrekatik aurre­ra ibilbide berdina egingo dute, baina aurretik, Plazatik abiatu eta Karabel, Orkolaga baserria, Juanantonenea ba­se­­rria eta Goiko Añua base­rria pasako dituzte.
Jan beharrekoa jan eta inda­rrak berreskuratu ondoren, buel­tako autobusa 13:00 ingu­ruan aterako da Ereñotzutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!