Adineko pertsonentzat, egonaldiak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 19a, 01:00

etxean bakarrik bizi diren adineko pertsonak badira, norbaiten laguntza behar izaten dutenak eguneroko lanetarako. Pertsona horien­tzat etxebizitza bereziak jartzen ditu urtero Foru Al­dundiak, opor garaietan eta abar. Zergatik? Opor garai horretan bakarrik geratzen direlako. Egonaldi horiekin helbu­ru bat baino gehiago bete nahi dira: batetik, adinekoari lagundu egiten zaio, bere etxean bizitzen jarraitzen; bestetik, zaintzaileek atseden hartzeko aukera izaten dute, bolada horretan; azkenik, adinekoari lagundu egiten zaio, bere zaintzaileak mo­men­tu batean lagundu ezin badio.


Baldintzak, eta dokumentazioa
Interesatuek presentatu be­ha­­rreko agiriak honakoak dira: eredu ofi­zia­leko eskae­ra orria; nortasun agiriaren fotokopia; fami­lia­ren diru sarrerak egiaztatzen dituen agiria; mediku txos­te­na, eguneratuta. Hiru baldintza bete behar dituzte, eskaera egin nahi dutenek: batetik, adineko menpeko pertsona izatea, araudiaren arabera; bestetik, Gipuzkoan erroldatuta ego­tea; azkenik, etxean bizitzen jarraitzeko behar duen la­guntzarik ez izatea.


Martxoak 18, eskaera egiteko azken eguna
Aste Santuan zerbitzu hau eskatu nahi duenak, eskaera egin beharra dauka, mar­txoaren 18an baino lehe­nago. Ondoren egiten diren es­kae­rak ere onartuko dira, baina lehentasunik ez dute izango, plazarik ez dagoen kasuan. Eskaerak egiteko, Herna­niko Ongintza Patronatura jo daiteke, telefonoz ere eskatu liteke informazioa: 943 112519; eta e-mailez ere bai: mibarreta@gipuzkoa.net.

EGONALDIAK - NON

Txara 2 - Donostia
Sanitas Miramon - Donostia
Berra - Donostia
Villa Sacramento - Donostia
Lamourous - Donostia
Caser - Irun
Otezuri - Zumaia
Sanitas Txindoki - Lazkao
Argixao - Zumarraga
Debagoiena - Aretxabaleta


INFORMAZIO GEHIAGO

943 112526
943 112519
mibarreta@gipuzkoa.net
dgarciaotero@gipuzkoa.net

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!