Infozazpi, gero eta uhin indartsuagoa

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 20a, 01:00

bost urte bete ditu aurten Infozazpi irratiak, eta musika jaialdia antolatu dute hori ospatzeko. Atzo rap, rock eta disko jartzaileak izan ziren Hernanin. 10 talde guztira, eta mugimendurik ez zen faltatu Tilosetan, hasi arratsaldeko 19:30etan, eta goizeko ordu txikiak bitartean. Batukada eta graffitilariek girotu zuten kontzertua, aurretik eta tartean, eta helburua bete zuten antola­tzaileek: geroz eta gehiago direla adieraztea. Infozazpi irratiak 2006an emititu zuen lehenengo aldiz, eta gero eta en­tzule gehiagok entzuten dute. Hasiera-hasieratik, musikak leku berezia dauka Infozazpin. Astelehenetik ostiralera, 22:00etatik 00:00etara musika programazioa dute, beste hedabideetan oihar­tzunik ez duten musika estiloetan oinarrituta. Atzo, talde horietako askok kantatu zuten, beraien aldeko festan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!